Larrialdi plana martxan jarri du Getxoko Udalak
Getxoko Udalak Udal emergentzia plana aktibatu du gaur goizean goiz, eta horren ondorioz, erabilgarri diren baliabide guztiak erabili ditu Gobela errekaren ur gainezkari aurre egiteko, udalerriko zenbait gune kaltetu baitu. Getxoko udaltzainak, Gurutze Gorriaren, DYA elkartearen eta Babesgo Zibilaren kideak eta baita zerbitzu teknikoen eta udal esleipendunen langileak ere, Gobela errekak aipaturiko gunetan eragin dituen egoerei aurre egiten egon dira une oro. Bestalde, Udal zerbitzuek berrogei eta hamar auzokide inguru haien etxebizitzetatik atera dituzte, eta Bihotz Sakratuko Udal Erresidentziara eraman dituzte.
Baliabideen artean, besteak beste, txalupa pneumatikoak, garabiak eta lur orotako ibilgailuak erabili dira kalteturik gelditu den tokiko egoiliarrak artatu ahal izateko. Kalte handiena jasan duten guneak izan dira, batez ere, Aldapa, Zubilleta, Fadura, Neguriko behekaldea Gernika parketik gertu (Akazia eta Elkano kaleak eta inguruak) eta Larrañazubi.
Gobela errekak izan dituen ur gainezka hauek behe solairuko etxebizitzak, merkataritza-lokalak eta garajeak kaltetu dituzte.