Bihar, ostera. apurka-apurka ezegonkortasuna ahultzen joango da eta, ondorioz, giroa ere baretzen joango da. Hodeitza aldakor ibiliko da; arratsaldean hodeiak garapen handiagoa izango dute eta han-hemenka zaparradaren bat utz dezakete, hala ere, aurreko egunetan baina ahulagoak izango dira. Kostaldean ipar-mendebaldeko haize bizia ibiliko da. Beste egun batez, termometroak nekez gaindituko du 20 ºC-ko muga.
Azkenik, asteartean atsedenaldi bat izango dugu eta behingoz eguzkia ikusteko aukera izango dugu hodei artean. Arratsaldean bero-hodei batzuk garatuko dira eta zaparrada bakan eta arinen bat utz dezakete. Azken orduetan zerua goibeltzen joango da eta berriro hodeiek mendean hartuko dute sabaia. Tenperaturak ildo beretik jarraituko du eta arratsaldean haizea ahul ibiliko da ipar partetik.