Ertzaintzak U.L.E. 18 urteko gizonezkoa atxilotu zuen igandean Getxon, ondarearen kontrako delitu baten egilea izatea egotzita. Goizeko 8:30ak aldera, herritar batek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako poliziari deitu zion Mimenagako biribilgunean aparkatuta zegoen turismo batean lapurreta egiten ari zirela jakinarazteko, Eusko Jaurlaritzako
Herrizaingo Sailak adierazi duenez. Bertara iritsitakoan, Ertzaintzak ordu batzuk lehenago zepo batez ibilgetu ondoren, bertan aparkatuta zegoen Renault 19 turismo batetik zenbait gauza ateratzen ari zen gizonezko bat ikusi zuten hara joan ziren agenteek. U.L.E. identifikatu eta, polizia iturrien arabera, ibilgailu horretako leihatiletako bat zuhaitz baten adar batez hautsita zegoela baieztatu ostean, atxilotu egin zuten, lapurreta delitu bat egotzita. Beharrezko eginbideak betetakoan, atxilotua aske utzi zuten, baina epailearen aurrera joan beharko du deitzen dutenean.