Orona enpresa kontratatu du Bizkaiko Garraioen Partzuergoak Lamiakoko metro geltokian (argazkian) igogailua jartzeko lanak egiteko,
Leioako Udalak jakinarazi duenez. Hain zuzen ere, aukeratutakoa, Bizkaiko Garraio Patzuergoak urte hasieran irekitako lehiaketa publikora aurkeztu zen enpresa bakarra da, tokiko iturriek argitu dutenez. "Dena dela, Oronak azterketa sakona pasatu behar izan du, besteak beste, egokitze metodologia, programaketa edota hobekuntza teknikoak garatzen zituena", azaldu dute. Bestalde, Patzuergotik enpresa horrek Metro Bilbaon duen "esperientzi handia" azpimarratu dute, metroko bigarren guneko igogailu guztiak jarri dituelako. Horretaz gain, Oronak azpikontratatutako enpresek ere garraiobidearen igogailuen mantenimendu lanetan esperientzi handia dutela adierazi dute. Obrek 151.191 euroko kostua izan eta sei asteetan igogailua prest izatea espero dute.