Dagoeneko EHUko Esperientzia Geletan izena eman daiteke

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 2a, 23:03
Ekainaren 13ra bitartean egongo da zabalik Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bizkaiko campuseko Esperientzia Geletan izena emateko epea. Bertan, Giza Zientzietako titulua ematen zaie parte hartzaileei, eta matrikulatzeko ez da inolako titulaziorik eduki behar. Matrikulatzeko baldintza bakarrak bi dira: 55 urtetik gora edukitzea, batetik; eta erretiratua, horren parekoa edo etxeko andre ala gizona izatea, bestetik. Titululazioa lortzeko lau ikasturte bete behar dira, eta honelako gaiak lantzen dituzte: Historia Unibertsala, Artearen Historia, Gaur Egungo Egoera Sozial eta Kulturalak, Geografia eta Ekologia eta Euskal Kultura. Gainera, hautazko ikasgai ugari ere eskaintzen dira, hala nola, Informatika, Europako Batasuna, Zuzenbidea eta zenbait hizkuntza. Izena eman nahi dutenek Bilboko Zazpi Kaleetako EHU-BBK etxera (Banco de España, 2) jo beharko dute, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:30era. Bestalde, ikastaroetan barrena eta beroriek gainditzeko ez da inongo azterketarik egin behar, baina bai eskoletara joan eta bertan modu aktiboan parte hartu. Eskola guztiak goizez ematen dira, EHU-BBK etxean. Argazkian, hainbat edadetu eskolak hartzen EHUn / Alberto Durana.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun