Uholdeak tarte txiki batean eta leku askotan batera gertatu ziren, “eta horregatik horri aurre egiteko ahalmena eta aukera txikia izan zen, eta gainera, uholdeak gertatu aurretik ez zen alarma faltsua eragitea auzotarren artean, gerora egi deitoragarria gertatu bazen ere”. Oraindik zenbatu barik dauden arren, kalteak oso handiak direla aipatu du Landak.
Kaltedunak eta kalteak
Hortaz, udal Larrialdi Planean aurreikusitako jarduera guztiak pertsonen segurtasuna bermatu aldera zuzendu ziren. Horregatik 70 bizilagun baino gehiago atera behar izan zituzten beren etxeetatik eta Udal Zaharren Etxera eta bi hoteletara eraman.
Alkateak esan du ordu honetan egoera nahikotxo etorri dela bere onera udalerrian eta garbiketa lanetan asko aurreratu dela. Barruko bide eta errepideak zabalik daude, Uribe Kostako korridoreko zati bat ezik, Plentziarako noranzkoan. Bi ikastetxek soilik ez dute klaserik izan gaur, Getxo I institutuak eta Larrañazubi eskolak. Gainontzekoetan klaseak normaltasunez eman dituzte.
Pertsonen segurtasuna bermatuta, Udalak bitarteko eta behargin asko ipini ditu auzotarren eskari nagusiari erantzuteko, alegia, beren etxeak eta garajeak garbitzeko eskaerari.
Elektrizitzatea
Halere, bigarren lehentasun nagusia uholdeek kaltetutako Iberdrolaren transformadoreak konpontzea da eta etenda geratu den auzoetan argindarra edukitzea berriro.
Udalak ipinitako baliabideetan sartzen dira Cesparen isurkari eta garbiketa kamioiak eta 60 behargin, FCC enpresaren tresna eta beharginak ere, udal langileak, suhiltzailzeak, Gurutze Gorria, DYA eta Babes Zibila, besteak beste. Jarduera oso zaila egin duten baliabideak.
Imanol Landak egindako lan guztietan izan den koordinazio maila bikaina nabarmendu du. Zentzu honetan, erakunde askok erakutsitako elkartasuna eta emandako laguntza eskertu du, bereziki Bizkaiko Foru Aldundiarena eta Jose Luis Bilbao diputatu nagusiarena, Bilboko Udalarena (6 ibilgailu isurkari utzi dituelako), Portugaleteko Udalarena (garbiketa taldeak eskaini dituelako), eta suhiltzaile, Gurutze Gorria eta DYArena (erreskate talde berezia), Babes Zibila eta Udaltzaingoa berarena “krisialdi honen aurrean erantzunik onena eman duelako”. Era berean, udaltzainek erakutsitako jarrera goraipatu du Landak.
Gogoratu azkenik, udal agintariek bulegoa zabaldu dutela Udaltzaingoaren Aiboako egoitzan, uholdeek kaltetutako pertsonei arreta eskaintzeko. HABetan eta Udaletxean bertan ere arreta eskaintzen zaie.