Alderdi Popularraren Carlos Urquijo legebiltzarkideak Herrizaingo Sailak
igandean jazotako uholdeetan izan duen esku hartzea kritikatu eta Gasteizko Parlamentuan azalpenak eskatu ditu. Urquijok aurreikuspen eza eta auzokideak abisatzeko bitartekoen falta egotzi dizkio Javier Balzak zuzentzen duen Sailari. Izan ere, popularrak sailburuari berari balorazio autokritikoa egin duenetz itauntzen dio egindako idatzizko galderan, etorkizunean gerta daitezkeen gertakizunetan jarduerak hobetzeko asmoz. Era berean, Eusko Jaurlaritzak krisialdia zelan kudeatu duen azal dezan eskatu diote Balzari. Bereziki, Erandio eta Getxo udalerrietan gertatutakoak salatu ditu PPk. Urquijoren arabera, Jaurlaritzaren ekimena ez zen "egokiena" izan eta Herrizaingo sailaren aurreikuspen ezari leporatu dio "kaltetutako auzokideek bere ondasunak garaiz onik atera" ezin izatea. Argazkian, hainbat gaztetxo beren bizikletak salbatu nahian Boluen.
Argazki gehiago ikusteko, sakatu hemen.