Alarma bera, protokoloari jarraikiz, Ertzaintzari, Suhiltzaileei, Osakidetzari, udalei, errepide zerbitzuei, foru aldundietako basozainei eta Iberdrola, Naturgas, Metro Bilbao, ADIF, Feve bezalako beste zerbitzu publikoei zein arrantzaleen kofradiei eta kirol portuei.
Gobela eta Ibaizabal
Lehenengo gertakizunak igandean, goizeko 1etan eman ziren, hainbat lekutan lonjak eta parkingak ureztatu zirela. Kaltetutako guneak honakoak izan ziren Uribe Kostan, Herrizaingo sailaren aburuz: alde batetik, Gobelako ubidea: Getxo, Berango, Leioa, Sopela eta Urduliz, nagusiki; eta beste aldetik Bilboko Itsasadarraren eragin eremupean dagoen Erandio. Txipioko hezegunea, ordea, ez du aipatu ere egin Jaurlaritzak.
Guztira, uholdeekin erlazionatutako 924 ekintza koordinatu dira Bizkaian, SOS Deiak dela medio: errepide mozketak, lonja, denda eta garajeen uholdeak, urak harrapatutako autoak, eta abar. Gainera 4.500 dei erantzun ziren 24 ordutako epean, egun normal baten bikoitza.