Hamar urte beteko ditu kartzelan Patxi Markesek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 3a, 19:14

Patxi Markes Zelaia berangoztarra (argazkian) 1998ko ekainaren 5ean atxilotu zuen Ertzaintzak. Egun hartan, Gernikan buruturiko operazioan izandako tiroketan Ina Zeberio lizartzarra hilik suertatu zen. Etxebizitza berean, Urdulizko herritarra Iñaki Bilbao Gaubeka atxilotu zuten. Gertaera haiek gogoan hainbat ekitaldi antolatu dituzte Berangon, Gernikan eta Lizartzan. Besteak beste, ostiral honetan, ekainak 6, hitzaldia emango dute Uribe Kostako udalerriko Sei Herri herriko tabernan, Markesen eta Zeberioren senide banak, Joxean Agirre "¿Cipayos? Policía Vasca o brazo armado del PNV" liburuaren egileak eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kide batek. Ekitaldia 19:30ean izango da. Hurrengo ostiralean (hilak 13), berriz, Almeriako espetxera egingo dute martxa, Berangotik 20:00etan abiatuta. Joan nahi dutenek Sei Herri eta Nebarrebak tabernan dauzkate izena emateko. 2006tik Berangotik 964 kilometrotara dagoen kartzela horretan daukate Markes. Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarritako 41 urtetako espetxe zigorra betetzen ari da berangoztarra, ETAren Bizkaia komandoaren kide izatea leporatuta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun