Udan konponduko dituzte Getxo I eta Larrañazubi

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 3a, 20:27

Algortako Getxo I institutua eta Larrañazubi ikastetxea bisitatzen izan da gaur Tontxu Campos Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailburua. Hain zuzen ere, bertan izandako kalteak handiak izan direla baieztatu dute Gasteizko Gobernuko arduradunek: 308.000 eurokoak, orotara. Getxo I-n 178.000 euroko kalteak izan direla agertu dute. Beheko solairuan handiak izan dira txikizioak (bertan daude liburutegia, sukaldea, ekintzetarako aretoa...). Berogailuen sistemari ere eragin diote uholdeek, besteak beste. Larrañazubin, berriz, 130.000 eurokoak izan dira kalteak. Gimnasioa, administrazioko gelak, ikasle txikienen gelak... kaltetu dira. Horretaz gain, artxibo gisa erabiltzen zuten modulu aurre-fabrikatu bat bota egin behar izan dute. Ikasturtea bukatzen ari denez, uda baliatuko dute konponketa lanak egiteko. Hala ere, biak ala biak gaur eta etzi bitartean irekiko dituzte. Argazkian, Gobela errekak gainezka egin eta gero, urak erabat inguratu zuen Getxo I institutua.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun