Zinegotziak esan duenez “era honetako ekimen bat abiatu duen udal bakarra gara eta bultzatu egin dugu kaltetutako pertsonak normaltasunera ekartzeko".
Halaber, Loroñok aipatu du uholdeek kaltetu dituzten 45 garajeetatik atzo dagoeneko 3 oso osorik garbitu zituztela, eta beste 23tan lanean zihardutela, gainontzeko 19ak hurrengo orduetan geratuko liratekeela prest. Argindarraren hornidurari dagokionez, Akazia kalea eta Gernikako parkearen aldean atzo arratsaldean berrezarri zuten argia etxeetan. Makaletako etorbidean laster egongo zela agindu zuen zinegotziak.
Fadurako kiroldegia garbitzeko lanek aurrera darraite eta hauetan 70 lagunetik gora dabiltza. Itzubaltzeta / Romoko Gizarte Zerbitzuetako bulegoak ere zabalik dira.
Zinegotzi getxoztarrak atzo iluntzean azaldu zuenez, “Udaletxeak ahalegin handia egin du Udalenak ez diren garbiketa taldeak kontratatzeko kaltetutako auzokideei beren etxeak garbitzeko zerbitzu berezi bat eskaini aldera, eta udalerrian ahalik eta lasterren normaltasunera itzuli aldera”.