Itzubaltzeta gaztetxearen etorkizuna kolokan

Folixa Asturiana ospatuko du larunbatean Itzubaltzeta gaztetxeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 4a, 18:54

Larunbat honetan, ekainak 7, Folixa Asturiana-ren IV. edizioak hartuko du Getxo udalerriko Itzubaltzeta / Romo herria. Urteroko ohiturak agintzen duenez, jaialdi asturiarra Asturiasetik etorritako autobusei ongi etorria emanez hasiko da goizeko 12:30ean. Ordu erdi beranduago, gaita-txikiteoa abiatuko da Itzubaltzeta gaztetxetik, Euskal Herriko sagardoa ez dela faltako. 15:30ean hasiko den herri bazkarirako txartelak gaztetxean bertan hartu ahal izango dira 5 euroen truke. 18:00etan, Villaviciosako gaiteroen kalejira egingo dute Itzubaltzeta / Romon zehar gaztetxeraino. Bertan, Asturiaseko sagardo dastaketa izango da, kontzertuetarako beroketa gisa. 20:15ean hasiko da kontzertua, asturieraz abesten duten talderik onenetarikoekin: Skama La Rede, Chalaneru Sound System eta K-Nalon. Sarrerak 4 euro balio du. Iazko argazkiak hemen daude ikusgai.

Aurtengo kartela:

Folixa Asturiarraren kartela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun