Iluntzeko 9etan egingo diote harrera Urtzi Muruetari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 4a, 19:16
Leioako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, iluntzeko 21:00etan egingo diote lehen harrera Urtzi Murueta preso politiko izandakoari. Ekitaldia, Kurkudi kultur elkarteko egoitzan izango da, Leioako Plaza Gorrian. Bertan, ekitaldi xume bat egingo dute. Muruetak tabernako bere argazkia batuko du, eta lore eskaintza jasoko du bertsolarien doinupean, antolatzaileek azaldu dutenez. Murueta atzo kaleratu zuten Alancanteko espetxetik, Lidon epailea hil izanaz errugabetzen duen epaia jaso eta afaldu ostean. Segidan, senide eta lagunak autoz abiatu ziren Madrilera, bide erdian Muruetarekin batzeko asmoz. Leioako azken preso politikoa zena goizean heldu da bere etxera. Argazkian, Urtzi Murueta Auzitegi nazionalean / Etengabe.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun