Uholdeek kaltetutakoei hainbat argibide eman dizkio Plentziako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 4a, 21:10
Aseguru etxeekin harremanetan egon ostean, uholdeek kaltetutakoaei hainbat argibide eman dizkie Plentziako Udalak, erreklamazioak nola aurkeztu jakin dezaten. Lehenik eta behin, bakoitzak bere aseguru etxeari etxebizitza, auto, denda edota ostalaritza establezimenduetan izandako kalteek berri emateko eskatu diete herritarrei. Horrekin batera, argazkiak edota galeren zerrenda aurkeztea gomendatu die plentziarrei tokiko erakundeak. Baita notari akta egin ere, kalteak oso handiak (lurjausiak, harresietako kalteak...) badira. Azkenik, guzti horren kopia udal bulegoan ere aurkezteko eskatu diete auzotarrei, beharrezko neurriak hartzeko, jasotako kalteen zenbaketa eskatu balu Eusko Jaurlaritzak edota Bizkaiko Foru Aldundiak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun