Sopelako Udalak hainbat jarduera antolatu ditu larunbat honetarako, ekainak 7, gaurko Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dela eta. Gazteek birziklatze tailerretan eta jolasetan esku hartu ahal izango dute, goizez (11:30etik 14:30era) eta arratsaldez (17:00etatik 19:00etara), Udaletxeko plazan. Euria egingo balu, udal pilotalekuan egingo lirateke horiek. Tailer guztiak birziklapenean eta ekologian oinarrituko dira eta partaideek ingurugiroari begirunea izaten ikasiko dute, tokiko iturriek nabarmendu dutenez. Beraz, adin guztietako neska-mutilek “Tetracity” eta “Jokolatak” tailerretan eta birziklapen jokoetan esku hartzeko aukera izango dute. Ludoteka ere egongo da gaztetxoentzat. Arratsaldez, 19:00tatik aurrera, gainera, diskojaia izango da pilotalekuan. Argazkian, hainbat ume ingurumenaren gaineko jardueretan jolasean Sopelan.