
Larunbat honetan, ekinak 7, jokatuko da
Itxartu taldeak antolatutako Munduko Herriarteko Futbito Txapelketaren finala. Lehiaketa apirilaren hasieran abiatu zuten eta larunbatero izan dira partidak Algortako batzokiko patioan. Bertan 12 taldek parte hartu dute, horietatik gehienak hegoamerikarrek osatuak (boliviarrak, argentinarrak, ekuatorearrak, brasildarrak, kolonbiarrak eta perutarrak) izan dira, baina Euskal Herrian jaiotako jokalariek, Espainiakoek eta errumaniarrek ere esku hartu dute, Itxartuk adierazi duenez. Hartara, batzokian bertan, 18:30etik aurrera jokatuko den finalean “Chelsea” eta “No te acoples” izenak daramatzaten taldeak izango dira. Ordu bete lehenago, berriz, 3. eta 4. postua erabakitzeko norgehiagoka jokatuko dute “Aurora” eta Liverpool” taldeek. Azkenik, sari banaketa 19:30ean izango da. Argazkian, Lamiakon joan den larunbatean eman zioten hasiera
Mundialtxoari.