Sopelako
Munarrikolanda mendi taldeak irteera berria antolatu du asteburu honetarako, ekainaren 7an eta 8an. Oraingoan, La Llan del Bozo (2.570 metro) eta Puntal de Secus (2.514 metro) mendiak igoko dituzte, Hecho ibarrean kokatuta, Huescan. Larunbateko goizeko 6etan abiatuko da autobusa San Pedro eliza ondoan dagoen autobus geltokitik. Algortatik 6:10ean igaroko da Getxo I institutu albotik. Salneurriari dagokionez, 63 euro ordaindu beharko dituzte bazkideek eta 68 euro bazkide ez direnek (Lizara aterpean ostatu erdia barne hartzen du). Fedme txartela duten bazkideek, berriz, 7 euroko beherapena izango dute. Horrenbestez, interesatuta daudenek xehetasun eta baldintza guztiak 696 731 662 telefono zenbakira deituz galdetu ditzakete. Taldearen egoitzak honako helbidea du: Trokabide, 1. Izen emateak gaur bertan egin beharko dira 20:00etatik 21:30era. Argazkian, Munarrikolandako mendizaleek igaz Autzara (Nafarroa) egindako irteera.