Eta ez daude bakarrik iraultza txiki eta isil honetan. Euskal Herriko familia handitzen ari da urtetik urtera; 2.500 lagun baino gehiago dabiltza antzeko proiektuetan 40 herritan baino gehiagotan, Enkarterrietan eta Iruñean, Sestaon eta Hernanin... gure lehen idazle Etxepare zenak duela 500 urte kantatutakoa betetzen, euskara plazara ateratzen.
Proiektu honi esker euskara ikasleek euren ikasketa prozesua osatzen dute, herriko beste euskaldunak ezagutzen dituzte, euskaldun zaharrek badute non eta norekin erabili, espazio berriak sortzen dira euskararentzat, euskaltegien eta euskara elkarteen harremana sendotzen da, euskaldunen komunitatea trinkotzen da eta euskaraz bizi ahal izateko helburura hurbiltzen gara.
Badakizue, beraz, ekainaren 14an, larunbata, Algortako Portu Zaharrean elkartuko gara.
Denok zaudete gonbidatuta, zuen zain gaude.
Lander Solozabal, Egizu elkarteko kidea