Harrera beroa egin diote Urtzi Muruetari 250 bat lagunek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 5a, 19:08

Goizeko 5:30ean etxera heldu eta emaztearekin eta haurrarekin askatasuneko lehenengo orduak eman ostean Urtzi Murueta leioztarrak 250 bat lagun, auzokide eta herkideren berotasuna jaso zuen atzo iluntzeko 9etan egin zioten harreran. Leioako Plaza Gorrian, auzokideek ikurrinak, arrano beltzak eta euskal presoak etxeratzeko ikurrez hornituta, ibilgua egin zieten Muruetari, emazteari eta bion haurrari, Kurkudi kultur ekartearen bidean. Gainera, lore sortak eskaini zizkioten eta ondoren, Kurkudin zein Ganeko tabernetan bere erretratuak batu zituen Muruetak. Horrekin batera, Beñat Vidal eta preso ohia ere den Galder Bilbao "Txapi" bertsolarien bertsoez gozatu eta txanpainarekin brindatzeko aukera izan zuten bildutakoek. Une honetan, eta 6 urtez gatibu egon ostean Murueta kaleratu ondoren, Leioan ez dago preso politikorik, baina Urtzi Murueta oraindik behin-behinekotasunean bizi da, balizko errekurtsoen zain. Preso ohiak, baina, ez zuen deklaraziorik egin nahi izan "oraindik hodei batean nago eta". Atzoko argazkiak hemen daude ikusgai.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun