Langile bat hil da Tamarises hotelean hirugarren solairutik erori ondoren

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 5a, 20:26

Langile bat hil da gaur Algortako Tamarises hotelean. lanean ari zela hirugarren solairutik lurrera erori eta gero, Osalanek jakinarazi duenez. Aipatu iturrien arabera, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Euskal Institutuko teknikari bat ezbeharra gertatu den tokira joan da lan-istripuaren nondik norakoak aztertzeko asmoz. Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak baieztatu du istripua 16:00etan gertatu dela eta langilea Gurutzetako ospitalera eraman dutela, baina han hil egin dela azkenean. LAB sindikatuak jakinarazi duenez, lan-istripuz aurten Euskal Herrian hil den 41. langilea da gaurkoa. Argazkian, iazko apirilaren 27an egindako lanuztea dela eta, LABek Algortan egindako elkarretaratzea / Koska irratia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun