“Mundo Katxibatxe” lelopean, izen bera daukan elkarte bilbotarraren erakusketa jarri dute Sopelako udaletxeko erakusgelan, ekainaren 20ra arte. Erabilitako tresna eta gauzak bererabiltzearen kultura zabaltzea dute helburu nagusia. “Gure gizartean gauzak erabili eta botatzea da ohikoena. Baina, bazterrean uzten ditugun gauza hauetako asko oraindik bizirik daude, erabili daitezke”, dio Alazne Ezpeleta aipatu taldeko kideak. Ezpeleta bera eta Ana Perez, Amaia Larrinaga, Nerea Bolivar eta Jone Gonzalez dira erakusketaren arduradunak. Bost artistok (denak Arte Ederretan lizentziatuak) ura hartu dute gaitzat, baztertutako objektuei “sormenezko erabilera” emateko. Bost instalazio sortu dituzte, elkarren artean lotura dutenak. Erakusketak hainbat teknika nahasten ditu, pintura, eskultura, grabatuak eta marrazkiak, tarteko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!