Ostiral honetan, ekainak 6, hasiko dira
Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) luze itxarondako Lan Eskaintza Publikoaren (LEP) lehenengo azterketak. Prozesu horrek administrazio eta zerbitzuetako langileen egoera erregularizatzea du helburu, EHUk berak onartu baitu "%65ekoa dela behin-behinekotasun tasa". Esan bezala, bihar hasiko dira pronak, Zuzenbide, Ekonomia eta Kudeaketa Orokorreko lizentziatuei dagozkien ariketekin, horiek guztiak titulazioaren A taldekoak. Gainontzeko azterketak larunbatean eta igandean egingo dituzte; baita datorren astean zehar ere. Unibertsitateko iturriek aipatu dutenez, laguntzaile eta menpeko langileetarako probetan egongo da jende gehien. Horiek ekainaren 8an egingo dira eta 24.362 lagun izan dira onartuak. 12.958k goizez egingo dute proba eta 11.404k arratsaldez. Orotara, 446 plaza daude iragarrita 14 hautaketa-prozesu desberdinetan, eta hauetan 29.024 hautagai aurkeztuko dira. Argazkian, Juan Ignacio Perez Iglesias jarduneko errektorea.