Hildakorik ez da izan Tamarises hoteleko lan istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 5a, 21:39

Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak eta Osalanek hiltzat jo arren, bizia ez du galdu Algortako Tamarises hotelean istripua izandako langileak. ELA sindikatuak Eskumaldean duen arduradun Pello Igeregik UKBERRI.NETi baieztatu dionez, "oraingoz Tamarisesen izandako istripuan ez da inor ere hil. Langileak kolpe handia hartu du eta ospitalera eraman dute, baina bizirik dago". Hotelean bertan izan dira ELAko kideak eta ez dago hildakorik. Argazkian, iazko apirilaren 27an egindako lanuztea dela eta, LABek Algortan egindako elkarretaratzea / Koska irratia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun