Osalan epaitegira eramatea aztertzen ari dira Tamariseseko arduradunek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 7a, 22:08
Atzo jaso zuen senda agiria ostegun arratsaldean Algortako Tamarises hotelean istripua izan eta ordutik Gurutzetan ospitaleratuta zegoen langileak. Pintatzen ari zela hirugarren solairutik erori eta eskumuturra apurtu zuen R.R. 38 urteko gizonezkoak. Ukondoan mina ere badu. Haiseran, langilea hil egin zela zabaldu zuen Osalanek eta Herrizaingo Sailak baieztatu. Hori dela eta, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Euskal Institutua epaitegira eramatea aztertzen ari dira Tamariseseko arduradunak, Europa Press albiste agentziak adierazitakoaren arabera, "emandako informazio okerrarengatik". Argazkian, iazko apirilaren 27an egindako lanuztea dela eta, LABek Algortan egindako elkarretaratzea / Koska irratia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun