Uholdeek kaltetutako guneen konponketa koordinatzeko asmoz, dagoeneko lanean dira Getxoko Udalak eratutako sail arteko bi taldeak. Lehenengoak kaltetutako eremuak konpontzeko neurriak ezarri beharko ditu: kaltetuen erregistroaren kudeaketa (ia 330 lagun gehiagok eman dute izena), galeren balorazioa egiteko datuak biltzea zapuztutako etxebizitzak konpontze aldera; eta etxebizitzetan, saltokietan eta jabeen erkidegoetan izandako kalteak ikuskatzea, zehazki. Bigarren lantaldeak, berriz, tokiko erakundeak emango dituen dirulaguntzak kudeatu eta eman beharko ditu. Hartara, uholdeek eragindako gastuetarako programa zehatza osatu dute. Ondoko taldea Alkatetza, Ogasuna, Lehendakaritza eta Gizarte Zerbitzuen arloek osatu dute. Argazkian, Zubilleta auzoko bi lagun denda batetik zarama ateratzen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!