Erandion izandako uholdeei "bitxiak" derizkio Javier Ruiz tokiko popularren bozeramaileak. "Gainontzeko udalerrietan, ibaiek gainezka egin zutelako gertatu dira uriolak, Getxon eta Enkarterrik kasu. Gurean, ordea, itsasadarrak ez zen gainezkatu", azaldu du PPren ordezkariak. Bai Altzagan, bai Asuan "kointzidentzia bat" izan zelakoan dago Ruiz: "ponpaketa-estazioak daude bietan, urak Lamiakoraino bultzatzeko", gogoratu du. Kritikatu duenez, "antza, ez dabiltza horiek; eta baldin badabiltza, ez behar bezala. Ura estoldetatik atera zen eta horrek eragin zituen uholdeak".
Asuaren dragatzea
Aspaldiko egitasmoa mahaigaineratu du gaurkoan Erandioko PPk; Asua ibaia kanalizatzekoa hain zuzen. Ruizek gogoratutakoaren arabera, 1999an idatzi zuten proiektua, "baina egun geldirik dago eta ez du ematen berriro ekingo diotenik". "Astelehenean Bozeramaileen Batzordea biltzea eskatu genuen gai horietaz hitz egiteko, baina alkateak nahiago izan zuen bere betebeharrei muzin egin eta Copenhaguera joan", aipatu du popularrak.
Asteburuko euriteen ondorioz, Asua eta Altzagako hainbat gune urez bete zirela gogoratu du gaur Javier Ruiz (argazkian) Erandioko PPren bozeramaileak. Nabarmendu duenez, "itsasadarrak gainezka egin ez zuen arren, urak hartu zituen eremuok". Hartara, azalpenak eskatuko dituela adierazi du. Eusko Legebiltzarrean Asua ibaia kanalizatzeko ekimena aurkeztuko dutela iragarri du zinegotzi popularrak. Bestalde, "banketxean gordeta dituen 10 milioi euro ingururen zati bat" kaltetuei itzuli beharrik gabeko laguntzak emateko erabiltzea eskatu dio Udal Gobernuari PPk. Horren buru den Mikel Arieta-Araunabeña alkate jeltzalea Bozeramaileen Batzordearen bilera deitzea ez zuela onartu salatu du Ruizek. "Copenhaguerako bidaia ez zuen aldatu", kritikatu duenez. Bitartean, uholdeen eraginez kalteak jasan dituzten lagunek zer pausu eman behar duten jakiteko