Zazpigarren urteurrena ospatuko du bihar Leioako Nagusien Etxeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 6a, 23:08

Leioako Errekalde plazako Nagusien Etxeko bazkideak, egun 1.500 inguru udal iturrien arabera, ospakizun berezia izango dute larunbat honetan (ekainak 7), zentroaren sorkuntzaren zazpigarren urteurrena hain zuzen. Giro ona ez da faltako. Nagusiek hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera edukiko dute. Hitzordua 18:00etan izango da. Ordu horretan, nagusien etxeko abesbatzak ekitaldia eskainiko du. Horren ostean txokolatada antolatu dute, eta askaria eta gero, bingoan arituko dira aiton-amonak. Argazkian, hainbat adinekok askaria egiten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun