Bihar 1.500 abeslari batuko dira Astrabuduan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 7a, 23:09

Igande honetan, ekainak 8, Bizkaiko XXV. Abesbatzen Eguna egingo dute Astrabuduan. Eguerdiko 11:45etik aurrera, 62 abesbatza batuko dira Jose Andres Mendiguren plazan; 1.500 abeslari inguru, udal iturriek nabarmendutakoaren arabera. Bitartean, Fanon San Bernabe jaiak ospatzen dabiltza atzotik eta oraindik badago zerekin gozatu. Besteak beste, bihar idi probak izango dira 18:00etatik aurrera. Hilaren 11n, asteazkenarekin, berriz, herri bazkaria egingo dute 14:30ean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun