Lehergailua eztandarazi dute "El Correo"-ren errotatiban

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 8a, 12:17

Lehergailu batek kalte material handiak eragin ditu "El Correo" egunkariak Zamudioko Torre Larragoiti poligonoan duen errotatiban. Goizaldeko 3:00ak inguruan lehertu da eta, momentu horretan, 50 pertsona inguru zeuden lanean. Hala ere, ez da zauriturik egon. Ekoizpena bi orduz gelditu dute, baina normaltasun osoa berreskuratu da dagoeneko. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak adierazitakoaren arabera, ez dute lehergailua zegoela abisatu. Hedatze-uhinak "metro bateko lodiera duen zokalo bat apurtu du, eta eraikinaren hormako 40 metro inguru bota ditu", Radio Euskadik aipatu duenez. Bitartean, "El Correo"-k ETAri leporatu dio lehergailua jarri izana. Hedabideak argitaratu duen editorialaren arabera, goizaldean beraien errotatiban lehertutakoak "ez du gure ahotsa isilduko. Gurea milaka hiritarren ahotsa da, ETA amaitzea nahi dutena". Argazkian, maiatzaren 19an Areetako Abrako Itsas Erret Klubaren aurka egindako atentatuaren ostean, hainbat ertzain eremua ikuskatzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun