Urez betetzen hasi da berriro Algorta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 8a, 14:31

Azken 25 urteotan udalerriak jasan dituen uholde larrienetatik aste betera, urez betetzen hasi dira berriro Algortako Ollarretxe kalea, Makaleta Etorbidea eta Fadura ingurua. Bizilagun batek UKBERRI.NETi jakinarazi dionez, dagoeneko autoak garajeetatik atera ditzatela esaten ari zaizkie bertoko auzotarrei udaltzainak. Errepidea moztu ere egin dute. Baita Uribe Kostako Korridorea ere, Berango parean. Izan ere, goizeko 11ak aldera hasitako euri jasa gogorrek orain arte ez dute treguarik eman. Joan den igandeko uholdeetan 104 atari, 56 beheko eta etxebizitza gertatu ziren kaltetuak. Baita 31 garaje eta guztira 1.003 aparkaleku ere. Zapuztutako ibilgailuen kopurua, berriz, 300 eta 500 artekoa izan zen. Bestalde, 17 saltoki eta ostalaritza establezimenduetan, Getxo I institutuan, Larrañazubi ikastetxean eta DYAren hirugarren adinekoentzako eguneko zentroan kalteak izan ziren. Ondasun partikularretan izandako galerak 4 eta 5 milioi euro artekoak dira, Joseba Arregi Hirigintza zinegotziak adierazi zuenez. Argazkian, joan den asteko uholdeak Fadura inguruan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun