Hainbat garaje eta trasteleku urez bete dira berriro Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 8a, 16:32

Azkenik ateri da, baina euria izan artean Algortako Ollarretxe, Makaleta Etorbidea eta Fadura inguruko hainbat garaje eta trasteleku urez bete dira berriro. Errepideetan ere arazoak eragin dituzte euri jasa gogorrek. Berangon Mimenagako biribilgunea itxi dute, Bilborako norabidean. BI-637an, trafikoa desbideratzen ibili dira, Sopelarako zein Bilborako norabidean. Artatzako biribilgunea ere itxita egon da, Itzubaltzeta eta Leioa artean. Algortan, Ollaretxe errepidea itxi da, Makaletako etorbidetik gertu. Getxoko udaltzaingoek megafonia bitartez abisatu dituzte bizilagunak, autoak garajeetatik ateratzeko. Azaldu dutenez, "zuhur eta arretaz" jokatu nahi izan dute. Halere, ur asko sartu da garaje batzuetan. Argazkian, Zubilleta auzoko bi lagun aste hasieran denda batetik zarama ateratzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun