SOS Deiak emandako aholkuak:
- Irrati edo telebista bidez unean uneko egoera erreala ezagutzea.
- Eurite indartsuak direnean autoz ibiltzea saihestu eta ezinbestekoa bada, errepideko ur maila edota mendi eremuetan izan daitezkeen lur-jausiak kontutan hartu.
- Ahal bada autobide eta errepide nagusietatik zirkulatu.
- Ibilgailuak ibaiertzen aldamenetan ez aparkatu.
-Ibaien ur-goraldiei adi egon ibilguetatik gertu edo urez bete daitezkeen eremuetan biziz gero.
- Autoa garajetik atera eta saltokiak edota lonjak izanez gero neurriak hartu.
- Larrialdi egoeran 112 SOS Deien telefono zenbakira deitu.
Gaur eta bihar eurite indartsuak izango direla ohartarazi du SOS Deiak larrialdiak koordinatzeko zentroak. Erakunde horren arabera, Arabako eta, batez ere, Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat tokitan 60 litro bota ditzake metro koadroko. SOS Deiak koordinazioguneak larrialdi zerbitzuak eta herritarrak ohartarazi ditu beharrezko neurriak har ditzaten. Herrizaingo Sailak azken euriteen ondorioz ibaien emariak handituta datozela jakinarazi du eta hori dela-eta emarien bilakaera eta ibaien edukiera kontrolatuko ditu, beharrezkoa baldin bada Larrialdietarako Plana abian jartzeko. Argazkian, atzo euriteak direla eta hainbat errepide itxi behar izan zituzten Algortan eta Berangon.