Arratsaldean, 18:30etik 19:30era, izango dira ELAk eta CIMek Metro Bilbaon deitutako lanuzteak.
Autobusetako lanuzteek Transportes Colectivos SA (TCSA) enpresaren jardunpeko lineetan dute eragina, eta Uribe Kosta eta Erandiori dagokionez, Areeta, Getxo, Algorta eta Altzagatik Leioa eta Erandioko campuserako autobusik ez da egon, 7:30etik 9:30era eta arratsaldean ez dira egongo 18:20etik 20:00etara; gutxieneko zerbitzuak kontutan hartu gabe. Bilbotik etorrita, Astrabudua zein Erandio Landatik EHUrako bidea egiten duten lineetan ere dute eragina lanuzteek. Baita Astrabuduatik Erandio Landa eta Sondikarako autobusetan ere.
LEP eta selektibitate azterketak gertu
EHUk emandako datuen arabera, 24.000 lagun inguruk egingo dituzte administrazio eta zerbitzuetako langile izateko azterketak. Gauzak horrela, igande honetatik aurrera, 8:30etik 9:30era, Etxebarri eta Portugalete arteko trenen maiztasuna bikoiztuko duela iragarri du Metro Bilbaok; astelehenetik aurrera Ansion jaitsita Barakaldoko BECera hurbildu behar direnentzako. Asteazkenetik ostiralera, berriz, selektibitateko azterketak izango dituzte ehunaka ikaslek eta, oraindik, ikusteke dago autobus eta metroko lanuzteek zer nolako eragina edukiko duten. Bizkaibus da hainbat tokitatik Leioa eta Erandioko campusera heltzeko garraio publiko bakarra.
Lan hitzarmeneko negoziazioetan presio ekimen gisa ELAk eta CIMek gaur hasi eta astelehenero eta ostiralero