San Juan estropada prestatzen dabil Barrika Piragua Taldea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 9a, 20:38

Maiatzaren 31n Donostian izandako Euskadiko Haurren Lehiaketan esku hartu zuen Barrika Piragua Taldeak (BPT). Proba horretan bigarren eta hirugarren postuak lortu zituzten Maria Ahedo eta Anne Garcia taldekideek. Bestalde, ekainaren 22rako BPTk San Juan Estropada, hau da, Klubaren X. urteurreneko lehiaketa antolatzen ari da, Udalaren eta Bizkaiko Piraguismo Federazioaren laguntzaz. Ekimena Butroiko itsasadarran egingo da 17:30etik aurrera. Izen ematea hilaren 14a baino lehen egin beharko da, posta arruntez (Larretxe Uzoa, 14-48650 Barrika) edota posta elektronikoz (aitorsaenz[a bildua]hotmail.com). Izen emate agiriak lehiaketaren hasiera baino bi ordu lehenago entregatuko ditu taldeko buruak BPTren bulegoan eta bertan emango dute jakitera estropadan esku hartuko duten palisten izenak. Zerrenda hori izango da behin-betiko partehartzaileen izen sorta, eta ez dira ondoren aldaketak eta ezabaketak onartuko, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Maila bakoitzeko hiru lehenengoentzako izango dira sariak eta esku hartzen duten guztientzako dominak Hiru talde onenentzat, berriz, garaikurrak. San Juan estropada ekainaren 20tik 24ra Barrikan ospatuko diren jaien barruan egingo dute. Argazkian, Maria Ahedo eta Anne Garcia podiumean, Donostiak jokatutako txapelketan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun