Goizean ordubetez geldirik egon dira metroak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 10a, 15:12

Goizeko 10:15ak aldera hasi dira ibiltzen normaltasunez metroak. Izan ere, matxura elektriko "larri" baten ondorioz, 9:00etatik aurrera, zerbitzua guztiz eten behar izan dute. Metro Bilbao garraio enpresak azaldutakoaren arabera, Telefonicaren terminal batean jazo da matxura. "Dena dela, gero eragina izan du Iberdrolak Boluetako geltokian duen terminalean", konpainia elektrikoak berak informatu duenez. Horren ondorioz, tren eta geltoki guztiak hustu behar izan dituzte, erabiltzaile gehien dituen ordu tartean. Argindarrik ez zutenez, erabiltzaileak ezin zituztela megafonia eta panelen bidez informatu adierazi du Metro Bilbaok. Argazkian, atzoko lanuzteek ez zuten eragin handiegirik eduki. Baina, gaur, ezustekoa izan dute bidaiariek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun