Getxoko Udalak lankidetza hitzarmen berria sinatu du
Getxoko Antzerki Eskola, "oso interesgarri" deritzolako horrek antzerkian egiten duen hezkuntza lanari. Akordioaren bitartez, tokiko erakundeak eskolaren jarduera sustatzeko konpromisoa hartu du eta, horretarako, 24.040 euroko urteko dirulaguntza eman eta urtean Getxo Antzokia gehienez 50 egunetan doan erabiltzeko aukera eskainiko dio. Getxoko Antzerki Eskolak bere aldetik, obra bat antzeztuko du Antzerkiaren Munduko Egunean; “96 Unicornio” deritzon sail profesionalak egindako antzezlan guztiak antzeztuko ditu, bi saio udalerriko ikastetxeentzat eskainiz; eta kaleko jarduerak ere egingo ditu, gutxienez bi egunez urtean, Antzerkiaren Munduko Egunean ahal bada. Era berean, amateur sailean dauden gazte eta helduen kuotak 60 eurotan merkeagotuko ditu (126 euro izatetik 66 izatera pasatuz) eta "gaztedi" izeneko ataleko kuota 18 eurokoa izango da. Hitzarmenak lau urteko iraupena dauka, hau da, datorren 2011ko abenduaren 31ra arte.