EHUko Gobernu Kontseiluak errektorea aukeratzeko hauteskundeen egutegia onartu du gaur. Lehen bozketa abenduaren 4an izango da. Hala ere, Juan Ignacio Perez Iglesias ez da berriro aurkeztuko, egun jarduneko errektorea denak batzarraren ostean emandako prentsaurrekoan jakinarazi duenez. Maiatzaren 22an egindako hauteskundeetan, hautagai bakarra izanda ere, Perez Iglesiasek ez zuen bere kudeaketaren azterketa gainditu, boto eman zutenen artean, eta botoa estamentuen arabera moldatu ostean, %54,6k ezetza eman zion. Hala ere, agudo zabaldu ziren berriro aurkeztuko zela zioten zurrumurruek, berak galduz gero berriro aurkeztuko ez zela adierazi arren.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!