Mutil bat atxilotu dute Getxon adingabekoei genitalak erakustea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 11a, 22:56

Atzo atxilotu ostean, Getxoko Udaltzaingoak epailearen esku utzi du gaur udalerri uribekostarreko 21 urteko G.R.G. gizonezkoa, exhibizionismo delitua egitea egotzita. Gertaerak joan den urtarrilean hasi ziren. Atxilotuak eskolatik ateratzen ari zen adingabeko bati genitalak erakutsi zizkion, udal iturrien arabera. Ondoren, antzeko gertaerak jazo ziren. Udaltzaingoak zaintza lanak egin arren, aipatu gaztea nor zen ez dute orain arte jakin, "ez zuelako jokatzeko era zehatzik, ez zuen ordutegi zehatzik ezta tokirik ere". "Biktima gehienak 14 urte ingurukoak izan dira eta guztiek zeramaten beren eskolako jantzia", tokiko poliziak azaldu duenez. Udaltzaingoak antzeko gertaerengatik identifikatu zuen G.R.G. 2005ean, baina orduan ezin izan zioten ezer egotzi. Orduan, adin nagusiko neska bati erakutsi omen zizkion genitalak eta "hori Espainiako Zigor Kodeak ez du zigortzen".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun