Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako eledunak atzo iragarri zuen Ertzaintzak kamioi konboiak eskoltatuko zituela, dendetako, gasolindegietako eta lantegietako hornikuntza bermatzeko helburuz. Bada, garraiolarien grebaren hirugarren egunean, Uribe Kosta eskualdera heldu dira konboiak. Lekukoek UKBERRI.NETi adierazi diotenez, arratsaldean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako poliziaren Brigada Higikorreko bi furgoneta zaindutako bi kamioi heldu dira Berangoko Eroski supermerkatura. Bertan zeuden zain gerenteak ateratako langile guztiak ti-ta batean komuneko papera, konpresak, eta abar deskargatzeko asmoz. Dirudienez, atzo gauean isilpean sartu nahi zen kamioi bat harrikatu zuten ezezagunek. Bitartean, horniketa faltagatik baino, jendeak elikagai, osasun material eta lehengaien pilaketa egiten ari delako, hainbat supermerkatu husten hasi dira. Leioako Artea merkatalguneko gasolindegian, besteak beste, erregai faltan dabiltza. Argazkian, erosketa orga /
Sacha09