Getxoko Udalak jakinarazitakoaren arabera, gaur goizean ezohiko eta presazko dekretua sinatu du Imanol Landa alkateak, etxebizitzen alokairuren fidantzaren, errentaren lehenengo hilabetearen eta etxe-agentziek kobratzen dituzten gastuetarako. Ostiral honetan, ekainak 13, indarrean sartuko diren dirulaguntza horien helburua uholdeen ondorioz euren etxeetatik atera eta hoteletan egon behar izan duten pertsonek alokairuzko etxebizitzetan "nolabaiteko normaltasuna berreskuratu" ahal izatea da. Hain zuzen ere, egun horretan amaituko zaiei kaltetuei Udalak hotel getxoztarretan kudeatutako egoitza zerbitzua. Dirulaguntza horiek 20 bat familientzat izango dira eta gehienez 3.000 euro jasoko ditu sendi bakoitzak. Lehen dekretu horrekin batera, datozen egunotan beste bat sinatuko du Landak, tokiko erakundeak emango dituen
gainontzeko laguntza guztiekin.