Getxoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailaren menpe dagoen Uraren Euskal Agentziak (URA) oinarrizko hitzarmena adostu zuten atzo Gobela erreka eta bere bazterrak bideratzeko proiektua egiteko, uholdeak ekidin aldera. URAk egindako proiektua Esther Larrañaga Ingurumen sailburua Imanol Landa alkatea buru zituen batzar batean aurkeztu zuten. Bi erakundeetako teknikariak ari dira berraztertzen egitasmoa, ondoren behin betiko onespena eman ahal izateko, tokiko iturriek adierazi dutenez. Udalbatzan onartu eta gero, Jaurlaritzarekin lankidetza hitzarmena sinatu beharko dute, azken horrek proiektua diruz lagundu ahal izateko. Argazkian, hainbat lagun Gobela errekari adi, joan den igandeko euriteen ondoren.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!