Eskualdeko blog euskaldun guztiak batuko dituen komunitatea aurkeztuko du bihar UKBERRI.NETek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 12a, 22:43

Mikel Iturbe blogariak egindako garapenari esker, e-UKomunitatea, Erandio eta Uribe Kostako blogari euskaldunen komunitatea, aurkeztuko du bihar, ostirala, UKBERRI.NETek. Tresna berri horren bitartez, irakurleek eskualdean euskara hutsez dauden blog, fotolog eta webguneak jarraitu ahal izango ditu gune bakar batean. Aurkezpena jendaurrean egingo da, Algortako Aldai Patronatuan arratsaldeko 7etatik aurrera. Bertan, Mikel Iturbek proiektuaren nondik norakoak emango ditu eta UKBERRI.NETeko kideek azalduko dute proiektuan zelan parte hartu daitekeen. Ondoren, zintzur bustitzea eta mokaduaren ordua helduko da. Ekimen hau dela medio, "euskaldunek eskualdean sortzen duten eduki digitalak trinkotu nahi dituzte, euskaldunei zein euskalduntzen ari direnei euskaraz bizitzeko eta beste euskaldunekin komunikatzeko bideak erraztuz" Kepa Ugarte UKBERRI.NETeko koordinatzaileak jakinarazi duenez. Argazkian, Mikel Iturbe Basquecamp jardunaldian egin zuen aurre-aurkezpenean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun