Kantaldi eta afari herrikoia izango dira gaur Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 13a, 12:59

"Kantaldi bat baino gehiago, afari bat baino askoz gehiago" lelopean, ekimen berezia prestatu du gaur iluntzerako Sopelako Aitxu! euskara taldeak. Kantaldiari 18:30ean emango diote hasiera, Eleizalde kalean, Lamia tabernaren aurrean. Taberna Ibiltaria musika taldearen laguntza izango dute horretarako eta kantuen liburuxkak banatuko dituzte. Ondoren herri afaria egongo da Sopelako pilotalekuan, 21:30ean. Menua (paella. entsalada, oilasko, tarta, kafea eta kopa) 20 eurotan egongo da. Afalostean kantuketan jarraituko dute hainbat elkarte sopeloztarren ordezkariekin batera. Horrenbestez, afarirako txartelak ikastolako bulegoan, Laubide margo dendan, Alemaniar Tabernan, udaletxeko bulegoan eta Yako dendan (Larrabasterra) daude eskura. "Ekimen hau sopeloztar guztien euskeraren aldeko adierazpena izango da", Aitxu! euskara taldeko kideek adierazi dutenez. Argazkian, Aitxu! taldeak azaroaren 8an Larrabasterran egindako erromeriaren irudi bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun