Kirol jarduera ugari izango dira asteburu honetan Uribe Kosta eta Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 13a, 22:10

Zenbaezinak dira asteburu honetan Uribe Kosta eta Erandion izango diren kirol jarduerak. Besteak beste, bigarren urtez, Umeen Bizikleta Festa egingo dute Berangon. Aipatu jardunaldietako ekintzen artean azpimarratzekoak dira elbarrien txirrindularitza ikuskizuna; Bizkaiko eskolen lasterketa; ziklokross, BTT eta trialsin erakustaldiak; eta lehendabiziko aldiz egin eta eskualdeko hainbat udalerri zeharkatuko dituen ume eta helduen txirrindulari martxa. Erandioko Txirrindulari Elkarteak, berriz, 55 urtetik gorako bizikleta zaleentzako bigarren ibilaldia prentatu du biharko. Duela bi asteko eurite gogorren ondorioz atzeratu behar izandako Sopelako XXIII. Herri Lasterketa ere larunbatarekin egingo dute. Azkenik, Urdulizen Eskalada Eguna izango da biharkoa. Argazkian, igazko Sopelako herri lasterketa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun