e-UKomunitateari harrera beroa eman diote eskualdeko blogari eta eragileek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 14a, 01:01

Koska irratia, LAB, Sare Antifaxista, Maritxu Teilagorri, Amnistiaren Aldeko Mugimendua, Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzua, Txorimalo gaztetxea, Bizarra Lepoan, "UK" aldizkaria, Egizu eta EHEko kideak, izan dira, beste blogari batzuk tartean, gaur arratsaldean UKBERRI.NETek Algortako Aldai Patronatuan egin duen e-UKomunitatearen aurkezpenean, Erandio eta Uribe Kostako Internet bidezko euskarazko sormen pertsonal guztia batzeko asmoa duen ataria, alegia. Blogariek arreta bizia jarri eta galdera franko egin dituzte proiektuaren inguruan eta, dagoeneko, haietako batzuek eman dute izena bertan parte hartzeko. Era berean, etorkizunean hainbat garapenak egiteko bidea ere markatu dute. Proiektuaren inguruko argibide gehiago eskatzeko e-ukomunitatea[abildua]ukberri.net posta elektronikora idaztea besterik ez da egin behar.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun