"La Razon" egunkariak gaurko alean argitaratu duenez, 33/01 epaiketan fiskalak 13 urteko espetxe zigorra eskatuko ditu Juan Maria Olano, Julen Zelarain eta Aitor Jugorentzat, Amnistiaren Aldeko Batzordeen arduradunak izanik ETAko buruzagiak izatea egotzita. "La Razon"en arabera, fiskalak beste hiru auzipetuen akusazioa kenduko du eta, horren arabera, Mitxel Sarasketa (Getxo), Maitane Mendez (Durango) eta Jorge Luis Redondo (Bilbo) libre geldituko lirateke, egindako akusazioak frogatzerik egon ez delako. Gainerako beste 21 auzipetuentzat [tartean, Jagoba Terrones], "La Razon"ek dioenez, fiskalak ez du behin-behineko eskaera aldatuko, hau da, 10 urteko espetxe zigorra eskatuko die Amnistiaren Aldeko Batzordeko kideak izanik ETAko kide izatea egotzita.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!