Euskal selekzioen aldeko oihua entzungo da gaur Astrabuduan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 14a, 02:00

Axpuru kultur elkarteak antolatuta, euskal selekzioen aldeko jai nagusiak hartuko ditu gaur Erandioko Astrabadua auzoko kaleak. Goizeko 10etatik aurrera ekimen andana izango dira auzoan zehar. Hasteko, txistulariek kalejira egingo dute diana jotzeko. Era berean, eta egun osoan zehar, umeek eskalada murruaz eta gaztelu puxgarriez gozatu ahal izango dute Josu Murueta plazan. Bestalde, 11etan, kirolaren unea helduko da, San Lorenzo futbol zelai berrian kirol horretako partidak jokatuko direla. Eguerdia pasatuta, 12:30ean, kale animazioari egokituko zaio protagonismoa, txarangak, trikitilariek eta zanpatzarrek kaleetatik tartekatu beharko dutena. Horren ostean, 300 pertsonentzako herri bazkaria antolatu dute Axpurukoek, Lurberri kalean egingo dena.

Oraindik txartela eskuratu ez duenak 8 eurotan egin ahal izango du herriko tabernan, batzokian edo Trabudu zein Primera Linea tabernetan. Azkenik, jaialdia gauarekin lotzeko, 18:00etan Orkresta taldeak kontzertu mugikorra eskainiko du hainbat kaleetatik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun