
Zauritutako kurrilo galdu bat agertu zen atzo goizeko 8etan Leioako udaletxearen inguruetan, leioaztarren harridurarako. Zehatz mehatz hegaztiak eliza, udaletxea eta hilerriaren artean hartu zuen lurra, ezker hegoan zituen zauriengatik eta luma batzuen faltagatik hegaldia mantendu ezin zuela. Zoritxarrez, erortzean zuhaitz baten kontra talka egin zuen animaliak. Horra bertaratu ziren hainbat udal langile, animalia bizirik zegoela konprobatu eta udaltzainei Bizkaiko basa-animaliak babesteko Gorlizko foru zentrora deitzeko eskatu zietenak. Kurriloa migrazio epez kanpo zegoen eta anka batean eraztun gorri bat zeraman. Hortaz, litekeena da norbaitek abere exotiko gisa izatea eta hegaztiak ihes egin izana. Argazkiak: Iñaki Legarreta.

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!