"Ahotsik gabekoen ahotsa" entzuten da berriz eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 14a, 16:09

"Ahotsik gabekoen ahotsa" izatea jaiotzetik helburu duen Koska Uribe Kostako irrati libreak entzuten da berriro ere eskualdean. Izan ere, pasa den asteartean mutu gelditu zen uhinen bidezko proiektu komunikatiboa, Serantes mendiko antenan izandako matxura bat dela medio. Bost eguneko tentsio eta konpontze saiakeren ostean pozik iragarri dute Koska irratiko kideek behin betiko konponketa eta baita ere hainbat eragileekin elkarlanean gaur garatuko duten emanaldi berezia, punk eguna, alegia: "gaur, larunbata, punk musikak Koska irratiren estudioa hartuko du", azaldu dute. Arratsaldeko 3etatik 5etara "Asesino el Rock 'n Roll" saioan Santurtziko Subversion X taldeko kideak parte hartuko dute, kontzertu akustikoa egiteko eta taldearen nondik norakoez solastatzera. Eta 19:30etik aurrera, Manolo Kabezabolo jaunak bisitatuko du Koskaren estudioa programa berezi batean. Argazkian, Kabezabolo pasa den urtarrilean Durangon emandako kontzertuan / Roberto Anes.

"Azken punka" deritzoten Kabezabolok bere azken diskoa aurkeztu ,akustikoa egin eta gorabeherak kontatzera dator, gaur Leioako Udondo gaztetxean emango duen kontzertua baino lehenago". Baliteke saioa apur bat atzeratzea Lanzarotetik dakarren abioiaren arabera. Bertan eman zuen atzo Kagate Kid Tourreko kontzertua.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun