Kanpoko margo lehiaketa egingo dute bihar Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 14a, 20:07

San Juan jaietako egitarauaren barruan, XX. Kanpoko Margo Lehiaketa deitu du igande honetarako, ekainak 15, Barrikako Udalak. Nahi duen edonork parte hartu ahal izango du horretan, adin-mugarik ez baitago (kategoria ezberdinak bai). Gaiari dagokionez, Barrikari buruzkoak izan beharko dira lanak, udalerritik bertatik begiratuta. Parte hartzaileek nahi beste margo aurkeztu ahal izango dituzte, baina bakoitzeko lan bakarra sarituko da. Margotzeko erabiltzen diren ohiko teknikak erabiliko dira askatasun osoz. E, F eta G kategorietan, euskarri gogorrean eta bastidorean aurkeztu beharko dira lanak. Marrazkiak atari zabalean egin beharko dira, horretarako emandako denboran. hau da, 9:00etatik 17:30ak arte. Ordu horretan itxi egingo da lanak emateko epea. Azkenik, ekainaren 22an emango dituzte ezagutzera irabazleen izenak, San Juan jaietako beste lehiaketetako sariekin batera. Margoak udaletxeko Lehendakari Agirre plazan egongo dira ikusgai egun horretan. Argazkian, mutiko bat margotzen.

Parte hartu nahi dutenek aurrez euskarrian zigilua jarrita aurkeztu behar izango dituzte euren lanak. Hori udaletxepean egingo da 9:00etatik 10:30ak arte, lehiaketa egun berean. Lanak jasotzeko ordutegia, 16:30etik 17:30ak arte izango da. Sariei dagokienez, partehartzaile guztientzako izango dira oroigarriak. Bertoko lehiakiderik hoberenak (udalerrian erroldatuta egon beharko du), berriz, 100 euro jasoko ditu.

Kategori bakoitzean sariak emango dira:

A kategoria, 6 urte arte

1. Margotzeko tresnak.
2. Margotzeko tresnak.
3. Margotzeko tresnak.
4. Margotzeko tresnak.

B kategoria, 7-8-9 urte

1. Margotzeko tresnak.
2. Margotzeko tresnak.
3. Margotzeko tresnak.
4. Margotzeko tresnak.

D kategoria, 10-11-12 urte

1. Margotzeko tresnak.
2. Margotzeko tresnak.
3. Margotzeko tresnak.
4. Margotzeko tresnak.

E kategoria, 13-17 urte

1. 250 euro.
2. 200 euro.
3. 175 euro.

F kategoria, 18 urtetik gorakoak

1. 600 euro.
2. 450 euro.
3. 375 euro.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun